NOR GAREN

 

HERRIMA irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da,  2015ean eratutakoa, eta xede nagusia du Euskal Herriaren memoria historikoa berreskuratzen laguntzea.

Narratiba nazional propioa idaztea da proiektuaren beste giltzarria, berau ere funtsezko oinarria baita Euskal Herriaren kontzientzia nazionala indartzeko ahaleginean.

Gure argitalpen-jarduera Euskal Herriaren Askapen Nazionala lehentasun duten herri indar guztiei begira egiten dugu, argitaratutako liburuak lanabes aproposak izan daitezkeelakoan denon arteko hausnarketa eta eztabaida politiko zintzoa sustatzeko.