Zapalkuntzatik askatasunera
15,00 €
Errealitate nazionalaz jabeturik eta anabasa kontzeptuala ikusirik, borroka ideologikorako arma.
Iluntasunetik eta nahasmenetik aldentzea dugu helburu; ihes egin nahi dugu bai kanpotik preso gauzkan kaiolatik eta bai adimenean txertatuta daukagun kaiola horretatik ere.
Ohartu gara mendeetan iraun duen egoera honetatik alde egiten saiatu garen arren helburua lortzeko zailtasuna dugula. Anabasa kontzeptual eta egoera ilun
honetan, independentziarako itsasargiaren arrastoari segika, zientzia politikoen oinarri txiki bat beharrezkoa zaigulakoan, politika bera eta funtsezko hainbat kontzeptu aztertzen dira, hala nola subjektu politikoa, boterea, erakundeak eta gobernua.