Iñaki Aginaga
15,00 €
Euskal pentsalari askatzailearen teoria politikoa sintetizaturik.
Iñaki Aginaga (Donostia, 1929-2021) itzalean aritutako intelektual bat izan zen, bere idatziak eta teoriak frankismoaren garaian eta trantsizio deritzon horretan
plazaratu zituena. Zientzia politikoaren eskola errealistan koka dezakegu. Pentsaera-ildo horretako autoreetatik ikasi zuen (Tuzidides, Makiavelo, Hobbes,
Carl Schmitt, baita Marx eta Lenin ere) eta autodidakta izan zen.
Aginaga munduko joera sozial eta politikoak aztertzeagatik nabarmendu zen Espainiako Estatuko basamortu intelektualaren barruan, eta bere ukitua eman zien, arreta euskal arazo nazionalean jarrita. Haren obran, elkarren kontrako gizarte-indarren arteko borrokak markatzen du, une eta leku bakoitzean, politika
instituzionala.
Klase-borrokaren nazioarteko ikuspegia zuen, eta horretan inperialismoaren kontzeptua txertatu zuen ideia nagusi gisa. Horrek aurrerapen nabarmena ekarri zuen arazo sozialaren eta arazo nazionalaren dikotomia faltsua gainditzeko bidean.