Aztihitza Xahoren biografikoa
20,00 €
Gure heroi nazionalak euskaldunen I. oldarraldian
Baionatik Lekuberriraino eginiko bidaiaren kronika.
Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketa erosi berri dute, eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Agosti Xahori omen egitea, zeina han sortu baitzen (1811n). Bazuen aspaldi Basabürüko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hasteko… nor zen Xaho delako hura? Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko.
Trinketa egokitzen ari direla, Xilbik atzeman du haren Bidaia Nafarroara liburua, eta kronika irakurriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean). Gainera, misterioz beteriko etxea dugu Xahoenea bera, eta bakarrik gelditzen denean, Xilbiri agertzen zaizkio aspaldiko espirituak, zeintzuek osatuko baitute Agosti Xahoren hedadura: hizkuntzalaritzan, politikan, kazetaritzan, kosmogonian…