Kantatzen duen herria gara
18,00 €
Izan ginena, garena eta izan nahi duguna… esaldiarekin laburbildu ahal dugu Patxi Saiz abeslariak kaleratu berri duen azken diskoa osatzen duten hamabi kantuen mezua.
KANTATZEN DUEN HERRIA GARA izenburupean, getariarrak orain arte plazaratutako abestietan landutako tematikaren bilketa dakarkigula esan daiteke: bizitza eta heriotza; Herria eta deserria; maitasuna, gorrotoa edota ustelkeria; euskara, euskal kantagintzaren lekua gure historiaren transmisioan… Oroimena eta memoria historikoa, alegia.
Nortasun berezia duten Patxiren ahotsari eta kitarrari beste zazpi lagunen musika-tresnek laguntzen diote; eta horren emaitza doinu, erritmo eta izaera desberdinez osatutako abestiak dira. Ironiaz landutakoak, batzuetan; maitasunez eta sentimenduz betetakoak, beste batzuetan; ilusioaz eta itxaropenaz aldarrikatutakoak, beti.