Idazki politikoak
20,00 €
Herriaren egoera politikoa ulertzeko eta birpentsatzeko gakoz beteriko artikuluen bilduma.
Pako Aristik hamazortzi urterekin deskubritu zuen idazleek politikaz ere idatz zezaketela, idazten zutela. Eta jakin zuen politikaz idazteak dauzkan arriskuen berri.
Euskal kulturan ere tabu baten gisan funtzionatu du binomio horrek: politika gai delikatua dela esan zaigu, hobe dela gehiegi ez bustitzea, gai deserosoetatik ihes egitea.
Funtzionatu du, baita ere, uste honek: politika politikariei utzi behar zaiela, baina Aristik eta haren gisako batzuek heldu diote gaiari, ahots ezberdinak eta iritzi sakonagoak plazaratuz. Eta salatu dute politikaz ez idaztea ere hautu politikoa dela.